2022/12/15

 



OLENTZETRO ETA MARI DOMINGI ESKOLAKO SARRERAN DITUGU ZUEI MAITASUNA ETA GABON ZORIONTSUAK EMATEKO!!!

 ESKERRIK ASKO Nati eta Mariela!! Gure eskolako garbitzaileak oso polita utzi dute eskolako pasabidea !!


 MUNDIALA


Frantzia finalean daGO, Marokori 2-0 IRABAZI ZUEN

 1-0. Theo Hernandezek (5. minutuan). Kolo Muanik (79. minutuan).

Logika nagusitu da bigarren finalaurrekoan. Frantziak irabazi du Marokoren aurkako lehia, eta afrikarren ametsa zapuztuta geratu da azken urratsaren faltan. Afrikako taldeak arrastoa utzi du historian Munduko Kopako finalerdiak jokatuta, baina loria dastatu ezinda geratuko da. Frantzia hautagaiak bere legea ezarri zuen atzo, Didier Deschamps euskal herritarrari esker.

Lapurtarrak jokalari gisa lortu zuen 1998ko garaikurra, eta hura zen teknikaria 2018koan. Beraz, Frantzia bigarrenez sailkatu du finalerako. Aurrez beste bost teknikarik soilik lortu dute hori: Vittorio Pozzok (Italia), Helmut Schonek eta Franz Beckenbauerrek (Alemania), Carlos Bilardok (Argentina), eta Mario Zagallok (Brasil).

Frantziak Maroko gainditu zuen atzoko finalaurrekoan, eta Argentina du zain partida erabakigarrian. Hexagonoko selekzioak eten egin zuen afrikarren ametsa: 2-0. Marokok inoizko txapelketarik onena egin du, baina ezin izan zuen gainditu Antoine Griezmann, Olivier Giroud, Kilian Mbappe eta enparauak biltzen dituen multzoa. 



 Abenduaren 7an Durangoko azoka izan zen. Abeslari eta idazle asko egon ziren. Izaro,Zetak,Kantu kolore,Gatibu, Bulego… 3. zikloko ikasleak bertaratu ginen eta sinadura eta argazkiak atera genituen.







ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA