2023/10/05




S.A.C. ZORNOZA XXIV  IDAZLAN LEHIAKETA 2023


 

S.A.C.Zornozak XXIV idazlan-lehiaketarako deialdia egiten du. Ipuin bat idatzi beharko da eta honela arautuko da lehiaketa:

 

1. Idazlanak euskaraz idatziko dira.

 

2. Adin-taldeen arabera, ondoko mailak ezarri dira:

       Haurrak: 11 urte artekoak.

       Haurrak: 12 eta 14 bitartekoak.

       Gazteak: 15 eta 18 urte bitartekoak.

 

3. Idazlanek bakarka eginak izan beharko dute.

 

4. Idazlanek argitaragabeak izan behar dute.

 

5.- Lanaren gutxienezko hedadura:

 

        11 urte eta gazteagoak: eskuz idatzitako orrialde bat gutxienez

        12 eta 14 urte artekoak: gutxienez mekanografiatuta 2 orrialde (400 hitz)

        15 eta 18 urte artekoak: gutxienez mekanografiatutako 3 orrialde (750 hitz)

 

6. Idazlanaren hasiera ondorengoa izango da: ”Ganbarara igo nintzen, urteak ziren ez nintzela han egon…”. Ipuina baloratzean kontuan hartuko ditugu fantasia, asmamena, originaltasuna, bizitasuna, sentikortasuna eta norberaren idazkera, bai edukian bai forman ere.

 

7. Gutunazal txiki batean ipuinaren izenburua eta idazlearen adina adieraziko da eta barruan idazlearen datu hauek:  izen-abizenak, jaiotza-eguna, ikasmaila, helbidea eta telefonoa, baita ikastetxearen izena ere.

Gutunazal txiki hau ipuinari grapatuta entregatu behar da (gutunazal haundi barik).

8. Idazlanak onartzeko epea azaroaren 13an amaituko da eta S.A.C. Zornozako kide batek jasoko ditu ikastetxeetan.

 

9. Epaimahaia Zornotzako pedagogia eta kultur arloko ordezkariek osatuko dute.

 

10. S.A.C.Zornozak bere esku hartuko du aurkeztutako lanak erabiltzeko eskubidea eta, hala badagokio, argitaratzeko eskubidea ere bai, egoki zaion eran.

 

11. Sariak. Mailaren arabera ondoko sari hauek emango dira:

 

        11 urte artekoentzat:

o    Lehen saria: 60 euro.ko bonua.

o    Bigarren saria: 30 euroko bonua.

        12 eta 14 urte bitartekoentzat:

o    Lehen saria: 90 euroko   bonua.

o    Bigarren saria: 60 euroko bonua.

        15 eta 18 urte bitartekoentzat: 

o    Lehen saria: 210 euro.

o    Bigarren saria: 150 euro.

 

12.Sariak Koraleko egoitzan (Harrison etxean) emango dira azararoaren 30ean arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi honetara partaide guztiak daude gonbidatuak baita senideartekoak ere. Bertan lunch bat ere edukiko dugu.

 

 

S.A.C.Zornozak ez du erantzukizunik hartuko jasotako idazlanen bat galtzen bada


 


ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA