EGUZKILOREA
MITOLOGIA:
Euskal Herriko mitologian eguzki loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera, etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen. Bestalde, sorginkerien, aztikeriaren eta madarikarazioen aurkako babesla ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.
Sineskera hau, orokorraren, Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendikateko bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo de machico deitu ohi zaio; Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.