ESKULANAK
Irudiak tutuekin
Eskulanak edo artelanak? Komuneko tutua material oso aproposa da irudimena erabiltzeko eta lantzeko.Gaurkoan,tutuak eraztunetan moztea eta horrekin esperimentatzea proposatzen dizuegu.Zuen esku,gero,lekedarekin itsastea eta finkatzea edo sortzen jarraitzea.
BEHARREZKO MATERIALA:
.Komuneko paperaren tutuak
.Guraizeak
.Kartulina
.Lekeda (aukeran)
NOLA EGIN:
1.Hartu tutuak eta moztu eraztunak.
2.Utzi denak lurrean,aukeratu sorkuntzarako papera edo kartulina,eta hasi sortzen.Kartulina edo euskarri baten gainean ondorengo irudietan ikusten dituzun bezalakoak egin ditzakezu.
3.Aukerak bakarrik etortzen dira! Baten bat asko gustatzen bazaizu,aukera duzu lekeda apur batekin tutu bakoitza banan-banan itsasteko.
4.Formekin jolastea da proposamena.Gauza ederrak irtengo zaizkizue! Animo,eta gozatu irudiak sortzen!