2024/05/08

Anastasia Siroca-ak egindako janari osasungarria

 ENTSALADA KURRUSKARIA

Osagaiak:

· Letxuga (gustoko dugun motakoa)

· 2 xerra hirughiar, lodi samarrak

· Modelo 2 ogi zati

· Erdibitutako baratxuri ale bat

· 3 koilarakada olio birjina

· Sagardo ozpin tanta batzuk

· Gatza

Nola prestatu:

1. Letxugarekin hasiko gara. Gordin jan behar dugun edozein jaki oso ondo garbitu behar dugu mahaian jarri aurretik.


2. Ondoren, entsaladarako aukeratutako aukeratutako dugun ontzia, baratxuri erdibituaz igurtziko dugun behin eta berriz. Honek usain eta zapore interesgarria emango dio gure entsaladari. Baina behin igurtzita, baratxuria ez dugu bertan utziko.

3. Gero, hirugiharra zerrenda fin-finetan moztuko dugu.


4. Hirugiharra mozten bukatzen dugunean, ogiari azala kendu, eta lauki txikitan moztuko dugu.


5. Kontu handiz! batere olorik gabeko zartagin bero batean, hirugihar zatiak erregosiko ditugu su bizian. Ondo gorriturik nahi ditugu, han utziz askatu duten gantza, azken honekin frijituko baitugu ogi zati txikiak. Pauso hau derrigorrez heldu baten laguntzaz egitea komeni da!

 

6. Jarraian, epeltzen utziko dugu hirugiharra eta ogia.


7. Bitartean, entsadalara itzuli eta gatza, olioa eta ozpin apur bat jarriko dizkigu gainetik.


8. Ondoren, ogi zatiak eta hirugiharra gehituko diogu


9.  Dena ongi nahastu, eta entsalada bikaina dugu, noizbehinka ogi kraskatsu eta hirugiharraren ukitu ederrarekin.



2024/05/07

Malen Otxandategik egindako lana 3 z.Urdina

 EGUZKILOREA




MITOLOGIA:


Euskal Herriko mitologian eguzki loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako  sineskeren arabera, etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen. Bestalde, sorginkerien, aztikeriaren eta madarikarazioen aurkako babesla ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.






Sineskera hau, orokorraren, Mendebaldeko Europako  herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendikateko bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo de machico deitu ohi zaio; Alpeetako zenbait lekutan  Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.

Eider Iturbek egindako eskulana. 3.z Gela Urdina

ESKULANAK

                                    Irudiak tutuekin


Eskulanak edo artelanak? Komuneko tutua material oso aproposa da irudimena erabiltzeko eta           lantzeko.Gaurkoan,tutuak eraztunetan moztea eta horrekin esperimentatzea proposatzen dizuegu.Zuen esku,gero,lekedarekin itsastea eta finkatzea edo sortzen jarraitzea.


BEHARREZKO MATERIALA:

.Komuneko paperaren tutuak

.Guraizeak

.Kartulina

.Lekeda (aukeran)


NOLA EGIN:

1.Hartu tutuak eta moztu eraztunak.


2.Utzi denak lurrean,aukeratu sorkuntzarako papera edo kartulina,eta hasi sortzen.Kartulina edo euskarri baten gainean ondorengo irudietan ikusten dituzun bezalakoak egin ditzakezu.

3.Aukerak bakarrik etortzen dira! Baten bat asko gustatzen bazaizu,aukera duzu lekeda  apur batekin tutu bakoitza banan-banan itsasteko.

4.Formekin jolastea da proposamena.Gauza ederrak irtengo zaizkizue! Animo,eta gozatu irudiak sortzen!

                      


ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA