2022/11/17

EUSKARALDIA HASTEN DA! 


 Edizio berria azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta zornotzarrek egunero izango dute ekitaldi ezberdinetan parte hartu eta euskaraz disfrutatzeko aukera.

Euskaraldiaren edizio berria hemen da: datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da. Hala, Amorebieta-Etxanoko Euskaraldiko batzordeak, Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatutako egitarau bete-betea aurkeztu dute datozen egun eta asteetarako. Antolatzaileek azaldu duten moduan, hasi aurreko egunean, azaroaren 17an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Euskaraldian izena emateko mahaia jarriko da Euskal Herria plazan (Pike parkean); era berean, izena eman duten zornotzar guztiek ere euren txapak jasotzeko aukera izango dute bertan. Ordu erdi beranduago, 19:30ean hain justu, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egingo den moduan, txapa-janzte bateratua egingo da eta argazki erraldoi bat aterako da jarraian. Horren ostean, Andoni Ollokiegiren emanaldia izango da.



ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA