Euskaraldiko
ahobizi eta txapak
eskuragarri izango dira gaurtik aurrera
Euskaraldiaren edizio berrian izena eman duten zornotzarren
Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Zelaietan Zentroan eskuratu ahal izango
dituzte.
Euskaraldiaren edizio
berria azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurten,
eta dagoeneko izena eman duten
zornotzarrek ahobizi eta belarriprest txapak eskuratzeko
aukera izango dute gaurtik, azaroaren 2tik aurrera. Bi leku jarri dira horretarako: Herritarren
Arreta Zerbitzua (HAZ) 7:30etik 15:00etara, eta Zelaieta zentroa
8:30etik 21:30era. Txapak eskuratzeko Euskaraldiko aurtengo
edizioan izena eman beharko da aurretiaz
Egilea:Joel