2022/12/01

Euskaraldia

                      EUSKARALDIA

Ekitaldiei amaiera Euskararen Nazioarteko Egunak emango die; izan ere, egun horretarako Amets Arzallusek idatzitako “Miñan” liburuaren irakurraldia antolatu dute Zelaietako karpan goizeko 10:30etik 13:30era. Nahi duten herritar guztiek aukera izango dute liburuaren pasartetxo bat irakurtzeko. Horretarako, zornotzarrak.euskaraldia@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da azaroaren 25a baino lehen, irakurraldian parte hartu nahi dela zehaztu. Herritar bakoitzak liburuko paragrafotxo bat irakurtzea da asmoa, eta, horretarako, ehun herritar behintzat animatu daitezela nahi dute antolatzaileek.

Azaroaren 23an, asteazkenean, futbolaren eta euskararen inguruko mahai-ingurua izango da Zornotza Aretoan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Oihane Irazu kazetariak gidatuta, futbolean euskarak izan duen ibilbideaz hausnartuko dute hainbat aurpegi ezagunek eta herriko zenbait kidek. Bertan izango dira Xabi Etxeita (SD Amorebietako jokalaria eta Athleticeko jokalari ohia), Athleticeko nesken taldeko bi jokalari, Lutxi Real (Ikas-Txiki futbol eskolako arduraduna), Sarai Ugarte (Ikas-txikiko entrenatzailea eta Betigol taldeko jokalaria) eta Irati Lejarraga (Betigol taldeko jokalaria

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA