2024/01/31

GERRA ZIBILEKO 51 GUDARIEN GORPUZKIAK TOPATU DITUZTE ZORNOTZAKO HILERRIAN

 MEMORIA HISTORIKOA: Ez 20, eta ezta 25 ere, hasieran esan zuten legez. 51 dira Zornotzako hilerrian topaturiko gerra zibileko gudariak. Gogora Institutuak eta Zornotzako udalak Abenduan jakinarazi zutenez, Aranzadi Zientzia Elkarteak gerrate hartako 51 gudari eta milizioanoaren gorpuzkiak topatu zituzten.  Astarnen arabera, Zornotzan garai hartan zegoen odol-ospitaletik edo zuzenean inguruko gerra-fromteetatik eramadako milizinoen gorputzak dira. Desorbiratze lanak hilerriko eremo zehatz batean egin zituzten. kamposanturan sartu eta eskuma aldean dagoen zelai karratuan. Hain zuzen ere, aldean dagoen zelai karratuan. Hain zuzen ere, gerra garaiko testiganztek edo dokumetazio historikoak ahalbitetu dute aurkikuntza, eremu horretan gerran hildako lurperatu baitzituzten. Zelai zati hori ikutu barik egon da hamarkadarik hamarkadara. Zornotzaren memoria historikoak ahalbidetu du eremu hori gerra sasoitik hona kanposantuko lanetarako erabili barik egotea. Gogora Institutoak gorpuak indentifikatzeko prozesua hasi du. Hori dela eta, gerra zibilean Zornotza inguruan desagerturikoen familiei dei egin diete, gogoragaz hartu emanetan ipintzeko eta baliozko identifikazio prozesu bat hasteko. DNA laginak aztertuta lan egingo dute, identifikazio genetikoagaz. EHUko Biomicks laborategia arduratuko da zeregin horretaz. Hartuemanetan ipintzeko, gogora@euskadi.eus helbidera idatzi edo 944 032 845 telefonora deitu behar da.

Egilea: Malen Otxandategi                                        
3.z Urdina                                                   



ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA